CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak maiatzeko udal eta foru hauteskundeen osteko inkesta egin du. Tartean, galdetu du zein den herritarrek gustukoen duten gobernu konbinazioa, eta, Nafarroan, Geroa Bai, Ahal Dugu eta EH Bilduk osatutakoa da aukera nagusia.
Galdetutakoen %32,7k lehenetsi dute aukera hori. Bigarren aukera Geroa Bai-PSN-Ahal Duguk osatutako koalizioa litzateke (%15,4), eta hamarretik batek nahiko luke UPNk, PPk eta PSNk osatutako gobernu bat.
CIS: Nafarroako hauteskundeetan nori eman botoa? @geroabai eta @Podemosnavarra-ren arteko duda izan zen ohikoena pic.twitter.com/oWgkcLts7f
— Jon Olano (@olano_urkia) October 7, 2015
Politikarien artean, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak du balorazio onena: 10 puntutik 6,2. Barkos da bost puntu baino gehiago dituen bakarra. Laura Perez Ahal Dugu-ko idazkari nagusia da hurrengoa (4,83), eta EH Bilduko parlamentari Adolfo Araiz hirugarrena (4,72). Maria Txibitek (PSN, 3,9), Jose Javier Esparzak (UPN, 3,37) eta Ana Beltranek (PPN, 3,23) lau puntu baino gutxiago eskuratu dituzte.