Pedro Morente Espainiako Defentsa ministroaren agerraldia eskatu du Geroa Baik Espainiako Kongresuan. Bixente Serrano Izko diputatuak salatu duenez, iragan ostegunean jazo zen istripuak agerian uzten du Bardeako bizilagunak eta bertara joaten diren turistak "arriskuan" jartzen dituela hango tiro eremuak.
Istripuaren ondorioz zauritu zen turista kataluniarrari elkartasuna adierazi dio, eta bizilagunen haserrearekin bat datorrela erantsi du: "Tiro eremuaren kontra egoteko arrazoi bat gehiago da".
PSNk, ministroari zuzenduta, bi galdera erregistratu ditu Espainiako Kongresuan. Nafarroako Parlamentuan, berriz, Espainiako Gobernuaren ordezkari Carmen Albaren agerraldia eskatu du.