Euskararen Legea

Geroa Baik ere bat egin du Kontseiluaren manifestazioarekin

Larunbateko mobilizazioaren xehetasun batzuk aurreratu ditu Kontseiluak: hiru zutabe izango ditu, eta autobus geltoki ondoko belardian izango da azken ekitaldia. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatuko dute, Iruñean.

Eragileen agerraldia, asteartean. BERRIA.
2018ko urriaren 25a
12:20
Entzun

"Herritar guztien hizkuntza eskubideak parekatzeko apustua" berretsi du Uxue Barkosen alderdiak, Kontseiluaren deiari erantzuteaz batera: "Euskara nafar guztion ondarea da, norberaren ideologia edo nortasuna dena delakoa ere". Gero Baik gogora ekarri du gaztelera eta euskara "Nafarroako bi hizkuntza ofizial moduan" aldarrikatu zituela parlamentuak 1980an: "Egungo Euskararen Legearen aldaketak 1980an onartutako printzipio hori berreskuratu beharko luke, baita Nafarroako errealitate soziolinguistikoari erantzuna eman ere, urteetan zehar aldatu egin baita herritarren borondatea".

Gai horretan UPN, PP eta PSNren "sektarismo ideologikoa" ere salatu du, "mamu identitarioak" astindu dituztelakoan, "hizkuntza batzuk besteen aurka" jarriz.

Aurrez, 80 bat gizarte eragile batu ziren jada deialdira.

Hiru zutabe

Behingoz, euskara ofiziala Nafarroa osoan leloa jarri diote manifestazioari: Iruñean izango da, larunbatean, 17:00etan. Ordu horretan irtengo dira zutabeak, eta, bakoitzak bere bidea egin ondoren, autobus geltokiaren ondoko belardian elkartuko dira denak.

Izaera bana ere eman diete zutabe horiei. Lehenengoa Media Luna parketik aterako da, eta Kohesioa irudikatuko dute bertan. Bigarrena, Gazteluko plazatik irtetekoa dena, Berdintasuna izenekoa izango da. Hirugarrena, berriz, Justizia, Iturrama eta Aberejas kaleen bidegurutzetik joango da erdigunerantz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.