Uxue Barkos Geroa Baiko ordezkariak esan duenez, haien helburua Nafarroara "aldaketa politikoa" eramatea da, "norabide berri bat" zehaztea. Barkosen ustez, Geroa Baik "aukera" du hori gauzatzeko, baita "erantzukizuna" ere.
"Badakigu ez dela tresna bakarra izango, beste batzuek ere izan behar dutela, noski". Hala ere, gaineratu du batzuek "autonomiarik gabeko jarrera" dutela Nafarroan erabakiak hartzerako garaian.
Barkosen hitzetan, beharrezkoa da aldaketa "berritutako eta indartutako gizarte bat eraikitzeko, bakean eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte bat lortzeko, Europako Batasunean subjektu aktibo izango den Nafarroa sortzeko".
Zuzendaritzak prestatu duen Politika plazara txostena eztabaidatu dute.