"Etorkizuna irabazteko, noizean behin geratu, hausnartu eta erabakiak hartu behar dira". Ideia hori ardatz, larunbatean gogoeta prozesuak abiatuko ditu Euskaltzaleen Topaguneak, "euskaltzaleak trinkotzeko, euskararen erabilera indartzeko eta nola antolatu erabakitzeko".
Guztira, hemezortzi gogoeta prozesu bultzatu dituzte azken bost urteetan: "Prozesuok hainbat motatako emaitzak izan dituzte: hala nola elkarteak indartzea, proiektu berriak martxan jartzea, zaharrak indartzea eta elkarte berriak sortzea". Datozen hiru larunbatetan, Gasteizen, Deban (Gipuzkoa) eta Eguesibarren (Nafarroa) ekingo diote gogoetari.
Datorren urterako ere hainbat gogoeta prozesu iragarri dituzte. Hala ere, euskaltzaleei eta elkarteei dei egin diete Topagunearekin harremanetan jartzeko, beren herri, hiri, auzo edo eskualdean eztabaidarako premia baldin badago: "Etorkizuna irabazteko, gogoeta eta ekimena".
[Youtube]https://youtu.be/zC_H9rMkeqc[/Youtube]
Bestalde, Donostiako Bagera elkarteak Izatetik egitera. Guk, nork bestela izeneko jardunaldiak antolatu ditu larunbaterako.