Espainiako Gerra

Gerra garaiko desagertuak aurkitzeko hitzarmena sinatuko du Jaurlaritzak Aranzadirekin

Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatuko du Aranzadi Zientzia Elkartearekin Espainiako Gerra garaian desagertutako lagunen gorpuak bila ditzaten. Hain zuzen ere, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur onartu du plana, eta 200.000 euro bideratuko ditu aurten egitasmoa aurrera ateratzeko. Aranzadik, dagoeneko, 200 familiaren eskaera jaso du haien senideak topa ditzaten.

2003ko uztailaren 8a
15:38
Entzun
Asko dira oraindik Espainiako Gerra garaian senideren bat galdu eta oraindik haren hilotza non dagoen ez dakiten familiak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak elkarlan hitzarmen bat sinatuko du Aranzadi Zientzia Elkartearekin jende horrekin zergertatu zen iker dezan.

Hiru ardatz nagusi ditu egitasmoak: batetik, senideen berririk ez duten hainbeste familiri erantzun bat ematea; bestetik, Gerra garaiko jazoerei buruzko ahalik eta xehetasun gehien biltzea, eta, hirugarrenik, hainbat lekutan barrena zabalduta dauden hobi komunetako gorpuak jasotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.