HZ-ren baliogabetzea / Erreakzioak
"Gerra" nahi badute parean izango dituztela ohatarazi dio Otegik PSOEri; "bake estrategia" hautatzekotan laguntzeko prest daudela
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren arabera, HZren hautagaitza baliogabetzeak argi utzi du epaileek "bulkada politikoen" arabera jokatzen dutela, eta, beraz, Espainiako Auzitegi Gorenak "PSOEk aginduta" hartu duela erabakia. Ildo horretatik, sozialistak PPren estrategia bera jarraitzen ari direla iruditzen zaio Otegiri. Hori dela eta, erronka bota die: "gerra" nahi badute ezker abertzalea parean izango dutela ohartarazi die; aldiz, "bake estrategia" hautatzekotan laguntzeko prest daudela.
Iruñean egin ditu adierazpen horiek Otegik. Ezker abertzaleko buruzagiak azaldu du Felipe Gonzalez Espainiako presidente sozialistaren, zein PPko Jose Maria Aznarren Gobernuaren estrategia oldarkorrak garaitzen asmatu duela. Ildo horretatik, PSOEk "gerrarako nahia" badu ezker abertzalea "parean" izango duela ohartarazi du. "Bake estrategia" aukeratuko balu, ordea, laguntzeko prest daudela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu