LABeko idazkari nagusi Rafa Diezekin Batasuneko kide Eusebio Lasarekin, eta ustez Jorge Garcia Sertucha euskal presoarekin elkarrizketa izan zuen Elixabete Zubillagarekin azaldu da prentsaurrekora Joseba Permach. PSOE "gerra zikina" erabiltzen ari dela salatu dute. "Edozein metodo darabilte, legez kanpokoa izan arren, helburu politiko zehatz batzuen alde, ustezko froga batzuk sortzeko", esan du Permachek.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Espainiako Fiskaltzari Aukera Guztiak eta Batasuna ustez lotzen dituen bost zantzu eman zizkion.Horren inguruan zera esan du Permachek: "Ustezko telefono deiak edo elkarrizketa pribatuak erabiltzen ari dira. Eta horiek, existituko balira ere, lan harreman, harreman politiko, gizarte harreman edo harreman pribatuak izango lirateke". Elkarrizketa horien gainean "gezurra" erabiltzen ari dela diote, "manipulatzen, intoxikatzen eta itxuraldatzen" ari direla. "Milaka sinaduren espioitza" egitea ere leporatu die.
PPrekin adostutakoa PSOEk "itsumustuan" betetzen dutela uste dute, eta gainera, "gehiago estutu" dutela. Beraz, "euskal gizartearekin Estatu espainiar totalitarioa izaten jarraitzen du".
EAJren, EAren, EB-Berdeen eta Aralarren jarrera "lotsagarria" dela iruditzen zaio, Aukera Guztiak hautesle elkartearen ikerketaren aurrean "hauteskunde kalkuluez hitz egiten ari direlako". Estatuaren "intoxikazioak, itxuragabetzeak eta manipulazioak" beren hoberako erabiltzea leporatu die, "alderdi eta hauteskunde interesekin".
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri galdetu dio ea zer egiteko prest dagoen, "proiektu eta ideia guztiak aukera berdinekin defendatuak izan daitezen".
EAE-ko hauteskundeak
"Gerra zikina" erabiltzea leporatu dio Batasunak PSOEri
Aukera Guztiak hautesle elkartearen kontra "gerra zikina" erabiltzea leporatu dio Batasuneko bozeramaile Joseba Permachek PSOEri. Esan duenez, "manipulazioa, intoxikazioa eta desitxuratzea" erabili ditu, Aukera Guztiak hautesle elkartea baliogabetzeko helburuarekin. PPrekin adostutakoa "itsumustuan" betetzea egotzi dio PSOEri, "legetik atera behar badute ere". "Euskal gizartearen kontra izaera totalitarioa mantentzen jarraitzen dute", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu