Irudia. Barakaldo
GERRAREN AURKA BUSTI DIRA BEC-EN
Kakitzat Koordinakunde Antimilitaristako kideak BECen bildu ziren atzo, Busti zaitez gerra eta negozio militarraren aurka lelopean. Egunotan, arma enpresetako ordezkariak bildu dira, hain zuzen ere, Barkaldon egiten ari diren industria enpresen batzarrean. Bainujantzia eta igerilekuko txanoak jantzita, eraikinaren parean dagoen iturrian sartu ziren gastu militarretan erabiltzen den diru «itzela» eta «ekitaldiaren atzean ezkutatzen diren politika militaristak» salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu