politika

Gerry Adams bihar Bilbon izango da

Gerry Adams Sinn Fein-eko lehendakaria Bilbon izango da bihar eta ekitaldi politiko batean parte hartuko du Batasuneko burukideekin batera. Gerry Adams arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Euskal Herrira eta arratsaldeko 18:30etan ekitaldi politiko batean hitz egingo du Bilboko hotel batean.

2006ko ekainaren 5a
18:14
Entzun
Bisita laburra izango bada ere, Batasunaz gain, beste indar politiko batzuekin harremanak izango ditu Gerry Adamsek. Jarraian, Madrilera abiatuko da eta ondoren Bartzelonar. Bidaiaren gai nagusia Euskal Herriko egoera politikoa eta bake prozesu baterako aukera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.