ETA-ren adierazpena. Erreakzioak

Gerry Adams: "ETAren su-etenak gatazkaren betiko amaiera ekartzeko potentzialitatea dauka"

ETAren adierazpenari buruzko artikulua plazaratu du gaur Sinn Feineko buruzagiak Erresuma Batuko 'The Guardian' egunkarian, erabakiaren garrantzia eta zabaltzen duen aukera azpimarratzeko. Orain, Espainiako Gobernuak "urrunera begiratzeko" gaitasuna behar duela iritzi dio.

2010eko irailaren 7a
19:05
Entzun
Igandean bertan, ETAk "eraso ekintza armaturik" ez egiteko erabakia hartua zuela iragarri eta lasterrera, harrera ona egin zion Gerry Adams Sinn Feineko buruzagiak erakunde armatuaren adierazpenari bakerako bidean urrats handia zela iritziz.

Jarrera hori berretsi du gaur Erresuma Batuko The Guardian egunkarian plazaratutao artikuluaren bidez. Iganden aurreratu zuen bezala, "ETAren su-etenak gatazkaren betiko amaiakera ekartzeko potentzialitatea" duela uste du Adamsek; edo, zehatzago, berak hala sinesten duela.

Konbentzimendu horretatik abiatuta, ETAren adierazpena "euskal ekintzaileen" eta "ezker abertzalearen" urteetako barne eztabaidaren ondorio dela azaltzen du Adamsek, eta Zutik Euskal Herria! adierazpenean ezker abertzaleak "bide politiko eta demokratiko hutsen" eta "Mitchell Printzipioen" aldeko apostua egin zuela nabarmendu du. Bide hori hartzeko eredua Irlandako prozesua izan dela azpimarratu du artikuluan.

Adamsi esanguratsua ruditu zaio ETAren adierazpenari buruzko balorazian ezker abertzaleak ekimena "eraso militarren alde bakarreko eta baldintza gabeko etete mugagabetzat"jotzea.

Espainiako Gobernuaz ere mintzatu da, eta orain haren gainean "ardura handia" dagoela nabarmend du "bake eta aurrerapenerako aukera baliatzeko". "Urrunera begiratzeko gaitasuna behar du, estrategikoki pentsatu. eta amaiera garaipen eta garaitze terminoetan bilatzen duten ahotsei kasurik ez egin".

Nazioarteko komunitatea prozesuan engaiatzearen alde agertu da Adams,"Irlandako prozesuan egin zuen bezala eta joan den astean hasi ziren Ekialde Hurbileko negoziazioetan egiten ari den bezala".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.