Gerry Adams Sinn Fein alderdiko presidenteak ezker abertzalea legeztatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, hark aurrerapausoa eman duela iritzita. Ezker abertzaleak larunbatean 'Proiektu politiko eta antolakunde berri baterantz' idatzia aurkeztu zuen Iruñean eta, besteak beste, Alderdien Legeak dioena beteko duela jakinarazi zuen.
"Ezker abertzaleko buruak bakearekin eta bide politiko eta demokratikoekin erabat konprometituta daude", esan du gaur Adamsek, eta Arnaldo Otegik egindako lana goretsi du. Otegi aske uzteko ere eskatu du.
Atzo ELAk eta LABek eskatu zuten ezker abertzalearen legeztatzea.
poliTIKA
Gerry Adamsek ere Espainiari ezker abertzalea legeztatzeko eskatu dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu