Gerry Adamsek uste du ezker abertzaleko kideak prozesuan parte hartu behar duela

2011ko urriaren 26a
11:59
Entzun

Gerry Adams Sinn Fein Irlandako alderdiko presidenteak uste du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak Euskal Herriko prozesuan parte hartu beharko lukeela, "bake prozesuarekin konprometituta baitago eta, beraz, lehenbailehen egon beharra du horretan. Haren pausorik gabe ez ginateke egoera honetan egongo". Rac 1 irrati katean egin ditu adierazpenak Adamsek, gaur.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auzian hamar urteko kartzela jarri zion Otegiri joan den irailaren 16n, ETAko buruzagitzat jota.

Adams bera ere hainbat aldiz espetxeratu zuten 1972 eta 1978 artean, IRAko burua zela egotzita, eta Ipar Irlandako 1998ko bake akordioan funtsezko eginkizuna bete zuen Sinn Feineko agintari bezala. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.