Ekitaldia 30 minutuko atzerapenarekin hasi da. Lehenik, Arnaldo Otegi Batasuneko kideak barkamena eskatu die Bilboko Abando hotelera hurbildu direnei eta txantxa artean eman dio hasiera ekitaldiari, irlandar bati puntualtasun ingelesa eskatzea ezinezkoa dela esanez.
Sinn Feineko buruak Batasuna, ETA eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea zoriondu ditu emandako urratsengatik eta hartutako erabakiengatik. Era berean, ausardiaren garaia dela adierazi du baita elkarrizketa politikorako garaia ere: "Elkarrizketa politikoa zenbat eta lehenago hasi, orduan eta hobe". Bazterketa politikorik gabeko elkarrizketa izan behar duela azpimarratu du.
Erronka garaia ere bada Adamsen arabera eta Arnaldo Otegi Batasuneko kideak berretsi egin du hori. Era berean, etorkizunari ateak zabaltzeko irtenbideak adostu behar direla esan du Batasunekoak. Ateak proiektu guztiei ireki behar zaizkiela azpimarratu du.
Politika
Gerry Adamsen hitzetan elkarrizketa politikoa zenbat eta lehenago hasi, orduan eta hobe izango litzateke
Lagun moduan etorri da Gerry Adams Sinn Feineko burua Euskal Herrira. Bilboko Abando hotelean ekitaldi publikoa egin du Adamsek Batasuneko hainbat kiderekin batera. Azpimarratu duenez, ez da ikasgaiak ematera etorri, adiskide moduan baizik. Duela urtebete baino hobe aurkitu du Euskal Herria Adamsek eta ausardiaren garaia dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu