Guardia Zibilak ez du ontzat eman Legasan (Nafarroa) joan den larunbatean desagertu, eta atzo agertu zen gaztearen kontakizuna. 22 urteko gizona Orokietan (Nafarroa) agertu zen atzo eta telefonoz deitu zien gurasoei. Bi lagunek bahitu zutela erran zien. Guardia Zibilak, ordea, ikertu ondoren ukatu egin du horrelakorik gertatu denik. Kontakizuna baieztatzen duen daturik ez dutela aurkitu esan dute.
GERTAKARIA . Legasan desagertu zen gaztea ez zutela bahitu uste du Guardia Zibilak, gazteak hori esan arren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu