Azken urteetako gisan, Agustin Ibarrolak Joseba Pagazaurtunduaren omenez egindako eskulturaren aurrean oroitu dute Andoaingo (Gipuzkoa) udaltzainburu izandakoa. 2003ko otsailaren 8an hil zuen ETAk Pagazaurtundua, PSE-EEko eta UGTko kide zela. Gaurko ekitaldian, Maider Lainez PSEren Andoaingo idazkari nagusiak nabarmendu du "memoria kolektibo eta inklusiboa" eraiki behar dela, "benetan gertatu den horretan oinarrituta". Lainez: "Eta halakorik ezingo dugu egin batzuk gertatutakoa zuritzen edo gauzei berez izenez ez deitzen tematzen badira".
Lainezek azaldu duenez, PSEko kideentzat "aspaldi espero zuten albiste garrantzitsua" izan zen ETAren amaiera: "Baina berandu heldu zen". Andoaingo alkate ohiaren esanetan, "ez da ETAk desio zuen amaiera" izan, "garaitu egin dugulako": "Baina demokratek nahi genuen amaiera ere ez da izan, eragindako min injustua aitortu gabe desagertu baita ETA, bere iraganari uko egin gabe, eta, batez ere, biktima guztiei barkamena eskatu gabe".
Familiak igandean egingo du ekitaldi bat.
Lainez ez ezik, omenaldian izan dira Eneko Andueza PSEren Gipuzkoako idazkari nagusia eta Estanis Amutxastegi alkate ohia.
Horra ekitaldiaren bideoa, Aiurri hedabidearen eskutik:
[youtube]https://youtu.be/sUHuY0FcXg8[/youtube]