Hauek dira Andoni Txaskok bihar BERRIArn argitaratuko den elkarrizketan esandakoetako batzuk:
- "Pertsona batzuei krimenak egozteko aukera dugun lehen aldia da. Zigorgabetasun egoera bizi izatetik bere izena entzutera pasatu dira pertsona horiek dira eta... ezinegon apur bat sorrarazi duela uste dut".
- "Kereilak itxaropenerako atea irekitzen du, urte askoren buruan behingoz epaile baten aurrean hitz egiteko. Ez dakigu zertan bukatuko duen, baina gustura geratuko gara garai bateko sarraskien erantzuleek egindakoa esaten".
- "Memoria Historikoaren Legean ez da justizia aipatzen, 1977ko Amnistia Legeak agindutakoa lehenesten duelako. Dena den, gertatutakoa onartu eta justizia egingo balitz bertsio ofizialak aldatzea lortuko genuke".
- "Argentinako kereila 1936tik 1977ra arte doa, baina epe horrekin kritikoak gara. Frankismoaren estrukturen grina txarrek funtzionatzen jarraitu zuten, eta horien adibide asteazkeneko presioak dira, adibidez".