Getariako portua ordubetez itxi dute, amoniako isuri batengatik

Eguerdi aldera gertatu da gas isuria, Getariako portuan den izotz fabrika batean. Dagoeneko ez dago arriskurik, eta ireki dute porturako sarbidea.

Getariako portua. GORKA RUBIO / FOKU
2023ko ekainaren 18a
14:06
Entzun

Getariako (Gipuzkoa) porturako sarbidea itxita egon da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat gaur eguerdian, ordubete inguruz. Portuan bertan itzotz fabrika bat dago, eta amoniako isuria gertatu da 11:45 aldean. Langileak berehala ohartu dira gas isuriaz, eta ez da beste inongo kutsaketarik edo kalterik izan.

Larrialdi zerbitzuak hara bertaratu dira, eta atzeko aldetik itxi dute sarbidea; hondartzari eta jatetxeei ez die eragin itxierak. Jarraian, Ertzaintza eta suhiltzileak joan dira portura, gas isuriaren arriskua neurtzeko. Dena dela, 13:00etarako ez zen arriskurik, eta bueltan ireki dute portua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.