Ingurumena

Getarian harrapatuta dago larunbatean Zarautzen agertu zen balea

Itsasoko Fauna Ikertu eta Babesteko Elkartea ahalegindu da zetazeoa moila ingurutik aterarazten, baina ez dute lortu. 

Balea larunbatean Zarautzen. BERRIA
2018ko irailaren 23a
08:19
Entzun

Zarautzen agertu zen bost metro inguruko balea atzo arratsaldean. Han portu inguruan harrapatuta egon zen hainbat minutuz, eta hesitik urruntzeko ahaleginetan zauri ugari ere egin zituen. 

[youtube]https://youtu.be/lLD0rvvvvdg[/youtube]

Azkenean, bera bakarrik irten zen portu ingurutik eta Getaria aldera joaten ikusi zuten bertan bildutakoek. Ordea, itsaso zabalera irten beharrean Getariako moila inguruan harrapatuta geratu zen. 

Gaor goizean Ambar elkarteko kideak ahalegindu dira Guardia Zibileko patruila baten laguntzarekin hura handik ateratzen, baina zetazeoa are urduriago jarri da. Ondorioz, eta ihes egin nahian, bere burua zauritzen ari zela ikusita, bertan uztea erabaki dute. 

Adituek azaldu dutenez, balea mota honek bederatzi metrorainoko luzera izan dezake eta 7.500 kilo inguruko pisua. 1850 eta 1975 artean mota horretako bale ugari arrantzatu zituzten, izan ere, zetazeook lagunkoiak dira eta taldeko kideren bat zauritua dagoenean harekin geratu ohi dira. Baina, 1977tik babestutako espeziea da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.