Getxoko Salsido hiribideko eraikin batean dauden BBKren eta BBVren kutxa banari egin diete eraso. Gauerdian eman diete su kutxa automatikoei eta suhiltzaileek itzali dute garra.
Goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera, berriz, molotov koktelak jaurti dituzte Zornotzako Txiki eta Oteagi kaleko BBKren kutxa baten aurka.
Lehen erasoa Oiartzungoa izan zen, atzo gaueko hamarrak aldera gertatu zena, hain zuzen. San Esteban kaleko Kutxaren kutxa automatiko bat erre zuten eta inguruko bizilagunek itzali zuten sua.
Andoainen (Gipuzkoa) ere izan dira erasoak baina ez kutxa automatikoen aurka. Bertan, hainbat edukiontzi errepide erdian jarri eta su eman zieten. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gertakaria Kale Berrian jazo zen 22:00ak aldera eta suhiltzaileen beharra izan zen garrak itzaltzeko.
Erasoak
Getxo, Zornotza eta Oiartzungo hainbat kutxa erre dituzte
Hainbat ezezagunek hainbat kutxa automatikori egin diete eraso bart Getxon, Zornotza(Bizkaia) eta Oiartzunen (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Getxoko BBKren eta BBVren kutxa automatikoen aurkako erasoek eragin dute kalte material gehien. Izan ere, sortutako sutearen ondorioz hustu egin behar izan dute eraikina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu