GIZARTEA

Getxoko alkatearen etxe atarian agertu da 'Sirenoa'

Armintzan topatu dute irudia. Abenduaren 10etik falta zen irudia.

2013ko abenduaren 31
08:10
Entzun

Imanol Landa Getxoko alkatearen etxeko garajeko atean agertu da abenduaren 10az geroztik falta zen Sirenoa. Lemoizko Udaleko arduradunek goizean jakinarazi diote Ertzaintzari irudia agertu dela; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ustez, irudia eraman zutenek utzi dute Getxoko alkatearen etxean.

Ertzaintzak irudia aztertu du tokian bertan, eta ondoren ertzain-etxera eraman dute aztertzen jarraitzeko, "modu horretan legez kontrako ekintza horren egileak identifikatzeko zantzuak lortu ahal izateko".

Irudia eraman zutenek Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari (HAPO) kritika egin zioten, eta hura salatzeko egin zuten ekintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.