Isripua

Getxoko Azkorriko hondartzan galdutako gaztetxoaren bila jarraitzen dute

Jolasean baloia uretara erori, eta haren bila uretara sartzean olatuak eraman zuen 16 urteko mutikoa.

2010eko martxoaren 27a
13:18
Entzun
Goizeko bederatzietan hasi ditu Ertzaintzak berriro atzo Getxoko (Bizkaia) Azkorriko hondartzan galdutako mutikoaren bilaketa lanak.

Atzo eguerdiko ordubata eta erdiak inguruan gertatu zen ezbeharra. Hondartzan jolasean zebilen mutil gazte talde bat,Peñascal ikasketa zentroko ikasleak, Getxora txangoan joandakoak. Sei irakaslerekin zeuden. Hondartzan futbolean jolasean zebiltzala, pilota itsasoan galdu eta bi mutil haren bila sartu ziren uretan. Gazte bat onik atera zen itsasotik, baina besteak ezin izan zuen uretatik irten. Antza, ertzainen susmoen arabera, ur laster batek eraman zuen. Berehala jarri zituzten martxan bilaketa lanak, baina gauarekin eten egin behar izan zituzten gaur goizera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.