EAE-ko hauteskundeak

Getxoko beren egoitzari eraso diotela salatu du Aralarrek

Aralar alderdiaren Getxoko (Bizkaia) egoitzaren hormetan esaldi "mehatxagarriak" margotu dituzte norbaitzuk bart gauean. 'Putreak', 'Iruzurrik ez', 'Euskal Herriak erabaki du: Batasuna' eta tankerakoak idatzi dituzte. Ekintza salatu du Aralarrek, eta "mehatxu eta erasorik" ez duela onartzen nabarmendu du, "ez gure kontra ez beste inoren kontra".

2005eko apirilaren 1a
13:15
Entzun
"Ez dugu inongo eraso eta mehatxurik onartzen, ez gure kontra ez beste inoren kontra. Guretzako beste guztientzako eskatzen dugun begirune bera exijitzen dugu", dio Aralarren oharrak.

Era berean, "pertsona, ideia eta proiektu guztien alde" lanean jarraituko dutela berretsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.