Ezbeharra

Getxoko bi neska gazte hil dira Marokon, trafiko istripuan

Beste hirugarren bat ere bazihoan autoan, baina onik atera da. Atzo izan zuten istripua, Essauira inguruan: bidetik atera eta bazterra jo zuten.

2008ko abuztuaren 19a
16:50
Entzun
Oporretan Marokon zebiltzan Getxoko (Bizkaia) 30 urteko inguruko hiru neskak errepide istripu larria izan zuten atzo eguerdian, Essauira eta Safi arteko errepidean: bidetik atera ziren, bazterra jo eta autoa irauli egin zen. Ondorioz, hiru nesketako bi hil egin ziren. Hirugarrena, aldiz, onik atera zen, zauri arinak besterik ez zituela. Erietxe batean igaro du gaua, badaezpada, baina senda-agiria eman diote gaur goizean.

Hildako bi nesken gorpuak Essauirako erietxean dituzte, baina Espainiako Kontsulatuak hasi ditu hilotzak Getxora eramateko tramiteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.