Getxoko Epaitegiak oraingoz, bertan behera utzi du Marta Uriarteren etxebizitzaren enkantea. Etzi ziren etxea saltzen jartzekoak, hain zuzen, baina auzitegiak dio ez dela halakorik egingo Uriartek ofizioko abokatua ez daukan artean.
Stop Desahucios plataformako Bizkaiko koordinatzailea da Uriarte, eta atzo Bilboko Kutxabank-en egoitzaren aurrean gose greba egiten hasi zen goizean, kaleratzearen aurka. Ordu batzuetara utzi egin behar izan zuen, hipogluzemiagatik. Ahal duenean ekingo dio berriro protestari. Etxea itzulita zorrak kitatzea eskatzen dio bankuari.
Bigarrenez atzeratu dute haren etxearen enkantea, plataformak uste du epaileek halako kasuekiko "sentiberatasuna" izaten hasiak direla eta Kutxabanki eskatu dio biktimarekin "hitz egin eta negozia" dezala.