politika

Getxoko metro geltokia itxi dute, kale eraso baten ondotik

Aiboako geltokian izan da erasoa, 2:45 inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, erregaia isuri dute geltokian eta ondoren, su eman diote. Deustu auzoko PSE-EEren egoitzan, alderdiaren aurkako mezuak idatzi dituzte eta Markina-Xemeinen autobus bat erre dute.

2009ko azaroaren 27a
17:55
Entzun
Getxoko (Bizkaia) Aiboako metro geltokia itxi dute, gaur goizean jasan duen kale erasoarengatik, baina 13:15ean ireki dute. Hiru ezezagunek erregaia isuri eta su eman diote geltokiari, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Deustuko PSE-EEren egoitzan alderdiaren aurkako mezuak

Bilboko Deustu auzoko PSE-EEren egoitzan "Iritsi zaizu ordua. 34 atxilotu. Segi" zihoen mezua idatzi dutela azaldu du Ertzaintzak. Alderdiaren izena diana batean marraztu eta sarrailak silikonarekin estali dituztela gaineratu du.

Markina-Xemeinen autobus bat erre dute

Atzo gauean 22:50ak inguruan aurpegia estalita zeramaten hiru lagunek autobus bat erre zuten Markina-Xemeinen (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.