Bonba arratsaldeko 15:15etan lehertuko zela iragarri du ETAren izenean 'Gara'-ra deitu duen lagunak, baina, azkenean, ordu laurden beranduago lehertu da. Ordu horretarako, Ertzaintzak erabat hustuta zeuzkan hotela zein haren baitako jatetxea eta kafetegia. Tamariseseko langileek azaldu dutenez, eztanda iragarrita zegoen ordurako ateratzeko astia eman die bai bezeroei, bai langileei. Eztandak ez duela inor zauritu ziurtatu du Ertzaintzak.
Era beren, bonba kafetegiko gizonezkoen komunetan zegoela jarrita ,eta15 kilo lehergaik osatzen zutela zehaztu du EAEko Poliziak. Lekukoen arabera, eztanda txikia izan da. Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak ere leherketa ez dela handia izan adierazi du, eta kafetegiari bakarrik eragin diola; hau da, jatetxean eta hoteletan ez dela kalterik izan.
Tamarises hotela Getxoko Ereaga hondartza alboan dago, uda partean jende asko ibiltzen den paseogune batean. Eraikina nahiko bakartuta dago, hurrengo etxeak 50 bat metrora baitaude.
Iñaki Zarraoa alkateaz gain, Enrique Villar Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria ere inguratu da atentatua gertatu den lekura. Villarrek adierazpen gogorrak egin ditu Zarraoaren aurka; alkate jeltzaleak ez duela atentatuak eragozteko behar adinako ahaleginik egiten nabarmendu du.
Gaur goizean, berriz, Javier Balza Jaurlarizako Barne sailburuak ETAk Bizkaian talderen bat duela ziurtatu du Radio Euskadiri egindako adierazpenetan. Joan den ostegunean,Iurretako Iberdrolaren subestazioan ETAk lehergailu bat eztandarazi zuela gogoratu du Balzak.
Atentatua
Getxoko Tamarises hotelean lehertu den bonbak 15 kilo lehergai zituen, Ertzaintzaren arabera
Inor ez du zauritu gaur arratsaldeko hiru eta erdiak pasatxo zirela Getxoko Tamarises hotelean lehertu den bonbak. Izan ere, arratsaldeko 15:00etan ETAren izenean norbaitek 'Gara'-ra deitu du abisua emateko, eta lehertu denerako hotela hustu du eta ingurua hesitu du Ertzaintzak. Lekukoen arabera, eztanda txikia izan da eta hoteleko kafetegiko gizonezkoen komunetan zegoen jarrita lehergailua. Ertzaintzaren arabera, 15 kilo lehergai zituen bonbak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu