Gurutzetako erietxeko (Barakaldo, Bizkaia) iturriek jakinarazi dutenez, lehergailuak aztertzen ari zela atzo zauritutako ertzainak hobera egin du, eta atzo ebakuntza egin eta suspertze aretoan eduki eta gero, dagoeneko gela arrunt batera eraman dute. Hala ere, eskuin eskuko lau atzamar galdu ditu ertzainak, eta zauriak ditu ezkerrekoan.
Igandean bi lehergailu jarri zituen ETAk Getxoko epaitegian. Biak indargabetu egin zituen Ertzaintzak eta Iurretako ertzain etxera eraman aztertzeko. Azterketa lan horiek egiten ari zirela lehertu egin zen atzo detonagailu bat, eta bi ertzain zauritu. Esan bezala, batek esku bateko lau atzamar galdu ditu. Besteak belarrietan zuen mina eztandagatik, baina larrialdietan artatu eta segituan eman zioten senda agiria.
Politika
Getxon jasotako lehergaia aztertzen ari zela zauritutako ertzainak hobera egin du
Gurutzetako erietxeko gela arruntera eraman dute suspertze gelatik. Hala ere, lau atzamar galdu ditu. Atzo zauritu zen, igandean ETAk Getxon jarritako lehergailuak aztertzen ari zela, Iurretako ertzain etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu