Politika

"Gezurra" da EAEko Herrizaingo Sailak jarrera aldatuko duela manifestazioen aurrean

Manifestazioen aurrean izan beharreko jokabidean aldaketak egongo direla diote hainbat komunikabidek gaurko berrietan, eta hori gezurtatzera dator EAEko Herraizaingo Sailaren oharra. Komunikabideek diotenez, Ertzaintzak aurrerantzean falta modura hartuko ditu eta ez delitu modura Batasunak egin ditzakeen arau hausteak edo manifestazioetan egin daitezkeen delituak. Fernando Grande Marlaska epaileak, berriz, Ertzaintzari ohartarazi dio "desobedientzia edota erakunde terroristari laguntza ematea delituak" egin ditzakeela Batasunaren inguruan neurriak betetzen ez baditu.

2006ko ekainaren 12a
14:40
Entzun
Fernando Grand Marlaskak probidentzia bat bidali dio Ertzaintzari gogoraraziz Batasunaren ekintza oro galarazita daudela dioen autoa bete behar duela, eta hori egiten ez badu "desobedientzia edo talde terroristari laguntza ematea delituak" egin ditzakeela. Ertzaintzari agindu dio "lehenbailehen bere epaitegiari informatzeko Jon Uriarte Ertzaintzako Hiri Segurtasun arduradunak asteburuan El Mundo egunkarian egin dituen adierazpenen inguruan". Uriartek komisariei agindu die, informazio horien arabera, herritarren segurtasuna zalantzan jartzen ez duen Batasunaren ekitaldiak ez debekatzeko.

Ertzaintzak ukatu egin du "irizpide aldaketa" egon dela. "Ertzaintzak delitua badago delitu gisara tratatuko du, eta falta badago falta gisara.Gure jarrerak betikoa izaten jarraitzen du".

Adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalera ohar bat bidaliko du "manipulazio mediatikoak eragin duen ondoeza azalduz. Disortsio interesatua egon da Ertzaintzaren kontra". Hemendik aurrera orain arte bezala jarraituko dute, oharrean doenez, "politika, komunikabide edo beste edozein motatako presioei kasurik egin gabe"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.