Espainiako 'Efe' albiste agentziak zabaldu duenez, 15:15 aldera hustu dute Santanderko Corte Ingles, hain zuzen ere, saltoki handi horretan lehergailua jarri dutela esanez abisua jaso dutelako Gara egunkarian.
Espainiako segurtasun indarrek hesitutaizan du inguru guztia eta bazter guztiak miatu dituzte. Hala ere, ez dute ezer aurkitu.
Mehatxua
Gezurrezkoa zen Santanderko bonba mehatxua
Santanderko (Kantabria, Espainia) Corte Ingles saltoki handian lehergailu bat jarri dutela esanez 'Gara' egunkarian jaso duten abisua gezurrezkoa zen. Badaezpada, Espainiako Poliziak hustu egin du saltokia, baina guztia miatu ondoren, ez dute ezer aurkitu. Dagoeneko, saltokia zabalik dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu