HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

Gibelera bota dute hizkuntza guttituen aldeko lege proposamena

Lege proposamenak hezkuntza arloa eta hizkuntzen ikusgarritasuna lantzen zituen bereziki, eta instituzio publikoei ikastetxe pribatuak diruztatzeko aukera eskaintzen zien, besteak beste.

Frantziako Asanblea.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2016ko urtarrilaren 15a
00:05
Entzun

Bozka bakarragatik -14 kontra eta 13 alde- baztertu dute Frantziako Asanblean hizkuntza gutxituen aldeko talde ekologistaren lege proposamena. Paul Molac UDBko parlamentariak aurkeztu zuen proposamenean hezkuntza elebidunean hizkuntza gutxituetan ematen den ordu kopurua handitzeko aukera aztertzen zen, baita ikastetxe pribatuak finantzatzeko erabakia tokian tokiko erakundeen esku izatea ere. Neurri horrek zuzenean eragingo ziokeen Seaskari, botere publikoek ikastolak diruz laguntzeko aukera irekiko baitzuen. Frantziako Gobernuak ebatzi du neurri horiek ez direla Frantziako konstituzioarekin bateragarriak.

Argi berdea jaso duen neurri bakarra, erakunde publikoek seinaletika elebiduna orokortzeko aukera da.

Euskal Konfederazioak begi onez ikusi zuen lege proposamena, “onartua izateko ilusiorik” izan gabe. Zinezko aitzinamenduak izateko, Frantziako Gobernuak aurkeztutako lege proiektu “ausart” baten beharra azpimarratu dute, arlo guziak jorratuko lituzkeena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.