Gazte mailako futbol talde bateko hamar jokalari eta auto bateko gidari bat zauritu dira gaur Bergaran, jokalariak zihoazen autobus txikiak eta auto batek talka egitean. Kotxeko gidaria Gasteizko erietxe batera eraman dute, buruko haustura batekin, eta futbolariek kolpe arinak dauzkate, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Gidaria auto barruan geratu da, mugitu ezinik, eta erreskatatu egin behar izan dute. Jokalarien arteab, lau Arrasateko ospitalean artatu dituzte eta beste seiak Bergarako osasun zentroan.
13:00ak aldera izan da ezbeharra, GI-627 errepidean. Arratsaldeko hiruretan errepidea artean trafikorako itxita zeukan Ertzaintzak.