Gidari bat eta oinezko bat hil dira bi errepide istriputan
ESTERIBAR. 55 urteko gizon bat hil zen atzo auto istripuz, Esteribarren (Nafarroa). Auto batek eta kamioi batek aurrez aurrez aurre jo, eta bi ibilgailuak irauli egin ziren. Autoko gidaria bertan hil zen, eta kamioikoa larri eraman zuten Iruñeko ospitalera. Bestalde, oinezko bat harrapatu zuten igande goizaldean Lehuntzen (Lapurdi), eta bertan hil zen. 32 urte zituen hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu