Gidari bat hil da gaur GI-3630 errepidean, Alkiza eta Asteasu artean (Gipuzkoa) gertaturiko istripu batean. Hasieran zabaldu dute hildakoa gizonezkoa zela, baina emakumea dela zehaztu dute gero.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, gidariaren autoa errepidetik atera da. Larrialdi zerbitzuek gidaria hilda zegoela baieztatu dute.
Hedabide batek zabaldu duenez, autoak su hartu du, amildu ostean, eta lekuko batek eman die abisua agintariei.