Goizeko bederaziak aurretik izan da istripua, N-666 errepidean, Allo parean (Nafarroa). Istripuaren ondorioz, hil egin da furgoneta gidatzen ari zen gizonezkoa. Kolpearen ondorioz, ibilgailuaren barruan geratu da harrapatuta. Ondoko eserlekuan zihoan bidaiaria zauritu egin da.
Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.