52 urteko gidari bat hil da gaur goizean, autoa errepidetik atera eta zortzi metroko lubeta batetik amilduta, Bidania-Goiatzen (Gipuzkoa). 08:20 aldera gertatu da ezbeharra. Hildakoa Bidania eta Errezil gainaren arteko bidea egiten ari zen, GI-2634 errepidean. Erreskate zerbitzuak istripuaren lekura joan dira, baina ezin izan dute gidariaren heriotza saihestu.
Istripua
Gidari bat hil da Bidania-Goiatzen, errepidetik aterata
Errepidetik atera, eta zortzi metroko lubetatik amildu da gidaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu