istripua

Gidari bat hil da Burgun, auto istripu batean

Hiru lagun zihoazen autoan, eta beste biak zauritu egin dira. Ibilgailua errepidetik atera da, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Santurtzikoa da hildakoa.

2012ko martxoaren 9a
15:27
Entzun

Auto gidari bat hil da N-1 errepidean izandako istripu batean, Burgun (Araba), Irunera bidean. Hiru lagun zihoazen autoan, eta ibilgailua errepidetik atera da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez.

Zauritutakoak Santiago ospitalera eraman dituzte.

Hildakoa Santurtzikoa (Bizkaia) da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.