Gaur goizeko bederatziak pasatxo zirela auto eta furgoneta batek talka egin dute Larrabetzu (Bizkaia) parean, Getxorako noranzkoan, autoa irauli egin da eta eta bertako gidaria hil egin da. Hildakoa gizonezkoa da eta 19 urte zituen.
Autoan haren ondoan zihoana zauritu egin da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Furgonetako gidaria onik atera da.
Hamaiketan artean trafiko arazo handiak zeuden han -Txorierriko Korridorean-. Getxo aldera baino ez zegoen bidea zabalik.
Istripua
Gidari bat hil da Larrabetzun auto istripuan gaur
Auto eta furgoneta batek talka egin dute goizeko bederatziak pasatxo zirela, eta autoko gidaria zendu egin da. Hildakoa gizonezkoa da eta 19 urte zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu