Errepideak

Gidari bat hil da Lopidan, bidetik atera eta zuhaitz bat jota

Euriaren eta haizearen ondorioz arazo dezente sortu dira errepideetan.

2008ko otsailaren 4a
11:32
Entzun
Errepide istripu larria gertatu da gaur goizeko zortziak inguruan N-1 errepidean, Lopida (Araba) parean:furgoneta bat bidetik atera da, eta bide bazterreko zuhaitz bat jo du. Ondorioz, gidaria, gizonezko bat, hil egin da. Istripuaren ondorioz, ezkerreko bidea itxi egin behar izan dute, eta Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen.

Goizean zehar arazo dezente izan dira errepideetan euri zaparraden eta haize boladen ondorioz. Arreta handiz gidatzeko aholkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.