Istripua 16:00 aldera izan da, Iruñea eta Tutera batzen dituen errepidean; furgoneta batek eta noranahiko ibilgailu batek elkar jo dute. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Tuterako suhiltzaileak bertaratu dira ezbeharra izaniko tokira, baita anbulantziak, erreskaterako ibilgailu bat eta Valtierrako mediku taldea ere. Hildakoak 51 urte ditu, eta Tuterakoa da —Errioxan bizi zen, Alfaron—.
Errepidea bi noranzkoetan itxi dute, 71. kilometro parean.