Ezbeharra

Gidari bat hil da Zeberion, magal batetik erorita

Hildako gizonak 87 urte zituen, eta errepidetik irten da.

Zeberioko (Bizkaia) Egia auzoa. BERRIA
2021eko maiatzaren 16a
10:51
Entzun

Zeberion (Bizkaia) 87 urteko gizon bat hil da, gidatzen zuen lur orotako ibilgailua magal batetik erori ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra atzo gertatu zen, 21:00etan, Zeberioko Elorrea auzoan. 

Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu zen lekura joan ziren, eta gizona suspertzen saiatu ziren, baina alferrik izan zen. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.