Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du Erandioko 48 urteko gizonezkoa dela hildakoa. Harrapatuta geratu da autoan, eta ezin izan dute bizirik atera. Mungiarako noranzkoan izan da ezbeharra, 13:30ean. Bost auto egon dira nahastuta istripuan.
Errepidea itxi dute, eta Artebakarrako errepide zaharretik bideratu dute zirkulazioa.