Igande gauean, 22:50 aldera, izan zen erasoa. Gasteizko Etorbidean maniobra arriskutsu bat egin zuela eta, errepidean ibilgailua gurutzatu eta erasotzailearen autoa gerarazi zuen 33 urteko gizonezko batek, Teodoro Doublang kalean. Ustez maniobra txarra egin zuen autotik 21 urteko gizonezko bat atera zen, gidaria, eskutan beisboleko makila bat zuela, eta buruan kolpatu zuen pasabidea galarazi zion 33 urteko gidaria. Konortea erdi galduta eta sudurretik odola zeriola utzi zuen.
Era berean, zaurituaren autoa hartu, behar bezala aparkatu, eta bere autoa hartuta alde egin zuen erasotzaileak. Erasotuak, berriz, zauri larriak ditu eta Santiago Ospitalea dago; zehazki, sudurreko hezurrak hautsita ditu eta traumatismo kraneoentzefalikoa.
Erasoa
Gidari batek beste bat larri zauritu du Gasteizen, beisboleko makila batekin jota
Trafiko eztabaida bat zela medio, gidari batek beisboleko makila batekin jo zuen beste bat igande gauean Gasteizen, eta zauri larriak egin zizkion. Sudurreko hezurrak hautsita eta traumatismo kraneoentzefalikoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu