Elkarrizketa

Gil Matamala: "18/98 epaiketan defentsarako eskubidea urratu egin dute"

Europako Abokatu Demokraten Elkarteko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2007ko otsailaren 22a
17:11
Entzun
August Gil Matamala Europako Abokatu Demokraten Elkarteko presidentea da, 18/98 epaiketan behatzaile lanetan ibili da eta bertan "oinarri-oinarrizko urraketak" egon direla salatu du BERRIAri emandako elkarrizketan (egunkariak bihar argitaratuko du). "Defentsarako eskubidea urratu egin dute; esaterako, defentsako abokatuek materiala aldez aurretik ezagutzeko denborarik ez dute izan".

Horretaz gain, polizien informazioak azkenean "frogatzat" jo izan dituztela ere kritikatu du, "eta hori kezkagarriagoa da".

Haika-Segi auzian Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia "gehiegizkoa eta justifikaezina" dela dio Europako Abokatu Demokraten Elkarteko presidenteak, gazte erakundeak "talde terrorista direla esateko oinarririk ez dagoelako". 18/98ko epaiketari begira "epai arriskutsua" dela uste du. "Oraindik ezin daiteke esan Gorenaren epaia jurisprudentzia denik baina bai dei bezalako bat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.