GILTZAK

2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuan onartutako hiru lege aldaketek, Senatuan egindakoen ostean, honako aldaketa hauek ekarriko dituzte uztailaren 1etik aurrera:

Espainiako Zigor Kodea

Berriz azter daitekeen bizi guztiko espetxe zigorra ezartzeko modua ekarriko du «ezohiko larritasuna» duten delituetan.

Protesta mota batzuk delitu bihurtzen ditu, eta bertan parte hartzen dutenei espetxe zigorra ezartzeko aukera eman: eraikin publikoak okupatzea, adibidez.

Poliziaren aurkako «erresistentzia» edo «desobedientzia larria» delitu bihurtu da; hiru hileko espetxe zigorrarekin zigortu daiteke.

Edukiak deskargatzeko loturak eskaintzen dituzten webguneen arduradunen aurkako espetxe zigorra agintzen du.

Informatzeko eskubideari mugak jartzen dizkio.

Kopia piraten kaleko salmenta delitua da —espetxe zigorrak—.

'Isilarazteko legea'

Protesten kriminalizazioa berresten du, falta ziren zenbait jokabide delitu bihurtuta: etxeak hustea gelditzeko ekinbideak, erresistentzia pasiboa, escrache-ak...

Baimenik gabeko manifestazioak 30.000-600.000 euro bitarteko isunekin zigortuko dira.

Manifestazio batean gatazkarik gertatuko balitz, bertan atzemandako delituak deialdia egin dutenei leporatu ahalko dizkiete.

Informatzeko eskubidea urrituko du; besteak beste, ezingo da erabili polizien eta agintarien «baimenik gabeko irudirik»; 30.000 eurora arteko zigorra jaso dezakete kasu horietan.

Sare sozialen bidezko kexak edo mobilizazioetarako deialdiak kriminalizatu ditu: abiarazten dituztenak identifikatu ahal izango dira.

Ceuta eta Melillako hesiak gainditzen atzematen diren atzerritarrak unean bertan Marokora itzultzeari ateak ireki dizkio.

Bidaiarien erregistroa garatzeko aukera emango du.

'Terrorismoaren aurkako ituna'

Zigor kodean sail berezi bat osatu du itunak, terrorismo delituen zigorrak zehazteko; bizi guztiko espetxe zigorra, kasurako.

«Bake soziala asaldatzea» terrorismotzat jotzen du, baita delitu informatiko batzuk ere.

Terrorismoaren definizioa betetzen duten gertakariei buruzko informazioa zabaltzea delitua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.