AHT-ko lanak

Gipuzkoa auzitara jotzeko prest, AHTko lanengatik zor dizkioten 7,5 milioiak eskuratzeko

Diputazioak "zorra lehenbailehen kitatzeko"  eskatu dio Jaurlaritzari, epaitegien erabakiaren zain egon gabe.

Urumeako autobidean egin zituzten moldaketa batzuk. Gipuzkoako Aldundiak 7,5 milioi pagatu zituen. ANDONI CANELLADA
2014ko uztailaren 28a
12:02
Entzun

Jaurlaritzaren menpe dagoen Eusko Trenbide Sarearekin hitzarmena lotu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Haren arabera, Diputazioak egingo zituen AHT egiteko beharrezkoak ziren zenbait moldaketa, eta ondoren ETSk 7,5 milioi ordainduko zizkion. Aurreko legegintzaldian egin zituzten lanok, baina Diputazioak salatu duenez ez du oraindik dirurik jaso. Hori dela eta epaitegietara jotzeko tramiteak hasi ditu Foru Aldundiak.

"Harrigarria bada ere, inolako hitzarmenik sinatu ez zen arren, lanak amaitu ziren, baina Jaurlaritzak ez du oraindik ordaindu, eta ez dirudi ordaintzeko asmorik duenik ere. Aldiz, argudiatzen du ADIFek egin behar duela ordainketa hori", salatu du Aldundiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.