Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak gaur esan du Diputazioa Donostiako Zubietako errauste plantaren proiektuaren luzapenaren alde dagoela, eta orain herritarren artean hondakinei buruzko eztabaida sustatu nahi dutela.
Aurreko legealdiko Aldundiak (EAJ-H1!) aurten hasi zituen Zubietan errauste planta egiteko lanak. Gerora beste erabakirik balego, erabakia hartzea Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari dagokio.
Ingurumen diputatuak berak irailean zioen Gipuzkoako hondakinen gaurko plana 2008an idatzitakoa dela eta ordutik "parametroak aldatu" egin direla, Usurbil, Oiartzun eta Hernanin atez ateko zabor bilketa dagoelako.