Eguraldia

Gipuzkoa eta Bizkaian alerta laranja ezarri dute euriagatik

24 orduan metro koadroko 60 eta 80 litro artean bota ditzakeela ohartarazi du Euskalmetek.

Lau eta bost metro arteko olatuak iragarri dituzte goizalderako. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 9a
13:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du Gipuzkoa eta Bizkaian gaur eguerdian hasi eta bigar eguerdiko 12:00ak arte. Euskalmetek iragarri duenez ekaitzak joko du eta zaparradak botako ditu datozen 24 orduetan kostaldean, eta 60 eta 80 metro koadro artean ere pila daitezke 24 orduan. Horren eta goizaldean izango den itsasgoraren ondorioz, ibaiek gainezka egin dezaketela ere ohartarazi dute.

 

Horretaz gain, itsasoan ere alerta laranja ezarri du Segurtasun Sailak olatuengatik. Izan ere, lau eta bost metroko altuerako olatuak espero dituzte goizalderako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.