kilometroak 2015

Gipuzkoa inklusiboago baten aldeko deia egin du Kilometroak jaiak

Gipuzkoako eragile garrantzitsuenek babestutako dekalogo bat aurkeztu dute. Hainbat sentsibilizazio kanpaina eta neurri praktiko sustatuko dituzte.  

Usurbilen aurkeztu dute gizarte inklusibogoaren aldeko dekalogoa. KMK2015
2015eko ekainaren 18a
13:59
Entzun

Aurtengo Kilometroak, Usurbilgo Udarregi ikastolaren aldeko festa ez ezik, gizarte inklusiboago baten alde lan egiteko parada ere izango da. Izan ere, Kilometroen ingurumarian, parekidetasuna, jasangarritasuna eta inklusibotasuna landu nahi dituzte arduradunek, Gipuzkoa osora hedatzeko xedez. 

Ikastolen Elkarteko koordinatzaile Arantza Manterolak adierazi duenez, “Ikastolaren lana ez da ikastolan gelditzen. Jendartean eragiten du”. Hori horrela, oro har gizarteari egin nahi dio ekarpena ikastolak.

Kontzientzia hartzeko lana

Usurbilen hainbat gizarte eragile elkartu dira Kilometroekin eta Udarregi ikastolarekin batera etorkizuneko gizartea balioz hezteko lanean dihardutenak. Helburu horrekin, dekalogo bat partekatu dute.

Dekalogoaren arabera, kontua ez da “pertsona ezberdin horiek jendartean integratzea”, ezaugarri ezberdineko jendearen artean gizarte inklusibo bat osatzea baizik. 

Besteak beste, honako eragile hauek etorri dira bat dekalogoarekin: Ikastolen Elkartea, Kontseilua, Mondragon Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Usurbilgo Udala, Aspace, Atzegi eta Caritas.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.