Gipuzkoako ikastola publikoetako ikasle bakoitzeko euro bat emango dio Gipuzkoako Aldundiak Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari; orotara, 24.000 euro emango ditu. Nafarroan euskaraz bizi nahi duten herritarren laguntza eskaerari ezin diotela entzungor egin adierazi dute Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok eta Euskara zuzendari Zigor Etxaburuak, eta haiei laguntzea «lehentasunezko ardura» dela.
Egoera ekonomiko zailean da Ibaialde ikastola, eta Etxaburuak Nafarroako Gobernuari egotzi dio egoera horren erantzukizuna; haren hizkuntza politikaren ondorio dela ziurtatu du Etxaburuak. Hortaz, ikastolaren egoerari irtenbide «duina» emateko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lodosako ikastolakegindako lana «eredugarria» dela adierazi dute Garitanok eta Etxaburuak, eta gogorarazi duteauzolanari esker sortu zutela ikastola.
Nafarroa bakean uzteko eskatu dio UPNk Garitanori, herrialde horretako politikan ez sartzeko eta «senide gaztea» izango balitz bezala tratatzeari uzteko: «Badakigu nola zuzendu behar dugun Nafarroa». Gipuzkoako PPren arabera, «larritasun ekonomikoak» dituzten gipuzkoarrei «iseka» egitea da aldundiak Ibaialde ikastolari 24.000 euro ematea.
Gipuzkoak 24.000 euro emango dizkio Lodosako Ibaialde ikastolari
Nafarroa bakean uzteko eta herrialde horretako politikan ez sartzeko eskatu dio UPNk Martin Garitanori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu